"Tahrir momentu" bat Wall Street-en

¿Mundu guztiko auzo finantzario guztietan sortuko al dira herritar kanpaldiak?

Irailaren 17an 5.000 estatubatuar mezuak igorriz, pankartak zabalduz, perkusioa joz, leloak oihukatuz Manhattan hegoaldeko finantza-barrutira abiatu zirenean, “Gomorra finantzario”-rantz martxan jarriz, gutariko asko hunkituta gelditu ginen. “Wall Street okupatuko zutela” eta “bankariak epaituko zituztela” hitzeman zuten, baina New Yorkeko poliziak beraien saiakerak zapuztu zituen kale sinbolikoa kontrol puntuekin eta hesiekin blokeatuz. Manifestatzaileak etsiarazi ordez bertako inguruetan bueltaka hasi ziren eta ondoren asanblada bat burutu ostean Liberty Street parkean, Wall Street-etik gertu eta New Yorkeko Erreserba Federalaren Bankutik kale batera, protesta kanpamentu erdi-iraunkor bat kokatu zuten.

Bertan 300 lagunek igaro zuten gaua. Hurrengo egunean ehundaka errefortzu heldu ziren eta artikulu hau idazteko momentuan, akanpatuak beraien lo-sakuak zabaltzen ari dira beste behin ere. Munduari gose zirela tuiteatu ziotenean, hurbileko pizzeria batek ordu betean 2.800 dolarreko eramateko eskaera jaso zituen. Elkartasun olatuak bultzatuta, estatubatuar hauek astelehenean baloreen burtsak ateak irekitzen dituenean bankariak jasotzeko bertan egongo direla diote. Momentuz, badirudi, poliziak ez duela pentsatzen atxilotu ahal dituenik. ABC News-ek informatzen duenez “manifestariek kontzentraziorako baimenik ez badute ere, (New Yorkeko polizia departamentuak dio) ez daukate kalean jarraitzeko asmoa erakusten ari diren manifestatzaile hauek kanporatzeko planik”, lanean gogor ari diren organizatzaileek “epe luzerako okupatzeko gureari eusten ari gara” diote. Mundua begira dago orain eta honakoa galdetzen du: ¿’Tahrir momentu’ bat Estatu Batuetan sortzeko txinparta izan liteke?

#OCCUPYWALLSTREET mugimendua Espainiako herritarren asanbladetan inspiratu zen eta kontzeptu bezala Adbusters aldizkariaren 97. aleko bi aurpegitako poster baten ondorioz sortu zen, baina aktibista independiente batzuk izan dira honen buru eta antolatzaile. Guztia Adbusters-ek bere ‘agitatzaile kulturalei’ (culture jammers) Manhattaneko hegoaldea gainezka jartzea, dendak, sukaldeak, barrikada baketsuak eta hilabete batzuez Wall Street okupatzea eskatu zienean hasi zen. Ideia berehala mamitu zen sare sozial guztietan eta harpidetu gabeko aktibistek proposamena hartu eta antolatzeko helburuarekin kode irekidun webgune bat sortu zuten. Egun batzuk geroago, 150 lagun bildu zituen asanblada orokor bat burutu zen New Yorken. Aktibista hauek okupazioaren antolakuntza nukleoa bihurtu ziren. Anonymous-en aura mistikoak ekintza komunikabide nagusietaraino eraman zuen. Ekintzari babesa ematen zion berain bideokomunikatuak 100.000 bisita izan zituen eta Seguritate Nazionalaren Departamentuak nazioko bankariei abisua igorri zien. Abuztuan Espainiako suminduek Madrileko barruti finantzarioan elkartasun ekintza bat burutuko zutela iragarri zutenean, Milaneko, Valentziako, Londreseko, Lisboako, Atenaseko, San Frantziskoko, Madisoneko, Amsterdameko, Los Angeleseko, Israeleko eta beste hainbaik lekutako aktibistek berdina egiteko konpromezua hartu zuten.

Munduko kaleetan munduko ekonomia finantzetako Arrain Handientzako eta beraiek zuzendutako maula bat denaren sentimentu bateratua dago. Leku guztietako jendea esnatzen ari da egunean trantsazio finantzario espekulatiboak 1.300 miloi dolarretara (trantsazio komertzialen gehiketa baino 50 aldiz gehiago) igotzen diren sistema honetan zerbait oker dabilela konturatzeko. Bitartean, NBEren txosten baten arabera, “datuak dauden 35 herrialdeetan lana bilatzen ari diren pertsonen ia %40a urte bat baino gehiago egon da lan egin gabe”.

“Zuzendari exekutiboak, korporazio handiak eta aberatsak gure herrialdearen askorekin ari dira geratzen, eta berreskuratzeko momentua dela uste dut”, dio larunbatean protestetara bateratu zen aktibista batek. Jason Ahmadi, Oakland-etik (Kalifornia) bidaiatu zuen, eta bere ustez “gutariko askok gure ekonomian krisi handia dagoela sentitzen dugu eta zati handi batean hemen negozioak egiten dituzten pertsonek eragin dute”. Bill Steyerd, Queensen bizi den Vietnameko beterano batek zioen “merezi duen kausa bat da, Wall Streeteko jendea odol-xurgatzaile talde militarista bat baita.”

Ez dugu bakarrik haserrea aurkitzen. Gure politikari eta ekonomista nagusiek krisi ekonomiakoari aurre egiteko proposatutako konponbide konbentzionalak –estimuluak, murrizketak, zorrak, interes tipo baxuak, kontsumoaren bultzada- funtzionatuko ez duten aukera faltsuak direnaren sentsazioa dago. Aldaketa sakonagoak beharrezkoak dira… Trantsazio finantzarioetan ‘Robin Hood’ tasa bat, AEBn Glass-Steagall Legea berrezartzea edota maiztasun gehien duten ‘flash’ operazioen debekua. Zatitu egin behar dira “huts egiteko handiegiak diren” bankuak, beraien tamainua murriztu eta berriro pertsonen, ekonomiaren eta gizartearen zerbitzura egotera bultzatu. 2008ko erortzearen errudunak diren maula-egile finantziariok epaituak izan behar dira eta espetxe-zigor luzeak jaso behar dituzte. Bukatzeko, epe luzerako konponbideen ama geratzen da: progresua nola neurtzen dugun zalantzan jartzen duen mendebaldeko kontsumismoaren birplanteazioa.

Gaur egungo Europako eta Estatu Batuetako zorigaitz ekonomikoa luzerako doan mundo mailako atzeraldi batean sartzen bada, momentu horretan akanpadak mundu guztiko finantza-barrutietako eta burtsa inguruetako altzari finkoetan bihurtuko dira. Gure eskaerak entzuten ez diren bitartean eta munduko ekonomiaren erregimena modu esentzialean erreformatzen ez diren bitartean, gure kale kanpaldiak leku guztietan sortzen jarraituko dute.

Bikain bat New Yorkeko Liverty Streeten kanpatu zuten pertsonentzako. #OCCUPYWALLSTREET mantentzen den gau bakoitzeko, negozio konbentzionalen aurkako mundu mailako altxamendu baten aukerak gehituko dira.

Original title: 
A Tahrir Moment on Wall Street